Faq

Itzulketak onartzen dira?

Bonuak ez du itzulketarik onartzen. Behin erosita, ezingo da itzuli ezta aldatu ere.

Bonuarekin edozein pintxo aukeratu dezaket?

Bai, betiere barran une horretan eskuragarri dagoen aukeraketako pintxo bat bada. Gure pintxo eskaintza urtaroen eta produktu freskoen arabera alda daiteke, beraz, baliteke katalogoan agertzen ez diren pintxo berriak aurkitzea edo batzuk faltan botatzea barran.

Bonuak iraungitze-data du?

Bai, bonuak erosketa egunetik 6 hilabeteko balioa du. Denbora tarte horretan erabiltzea gomendatzen dizugu, gozatzeko aukera galdu ez dezazun.

Beste norbaiti oparitu diezaioket bonua?

Bai, bonua transferigarria da, beraz, erosi ondoren opari bezala erabili dezakezu. Aukera paregabea gastronomia maite dutenentzat!

Bonua erabilera batean baino gehaigotan erabili dezaket?

Ez, bonua erabilera bakarrean trukatu beharko da. Ezingo da egun edo momentu desberdinetan zatitu.

Nola erabiltzen da bonua?

Bonua erabiltzeko, inprimatuta aurkeztu beharko duzu Orbelan, asteko edozein egunetan honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Non erosi dezaket bonua?

Bonua soilik gure webgunearen bidez online eskuratu ahal izango da. Ez da tabernan salduko, beraz, ezinbestekoa da aldez aurretik gure online dendan erostea.

Zer barneratzen du pintxo bonuak?

Bonuak gure katalogoko 4 pintxo biltzen ditu, 10€-ren truke.